XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Odol-garbiketa bat egin bear ziotela-ta, 1899`an Madrid izeneko klinikan sartu zan.

Andik atera, eta urtebete egiten du, Paris`tik urrun, margolana egitea utzi gabe.

Paris`eko lagunartera itzulaldi bat egin ondoren, bere amaren ondora jo-zuen, azkenez.

An il zan, biotzak uts egiñik 1901`ko iraillaren 9`an.

Arrezkero, libururik asko agertu da gizon onen berri emateko.

Batzuk esango dute arlote-bizia, buame-bizia eraman zuela; beste batzuk, berriz, bere etsipena, gizonen aurrerako lotsa, ezin eramanez ibilli zala mundutik.

Baiña barruagotik ezagutu zutenek argi eta garbi aitortu dizkiote barnean zeramazkian gizasentiera ta baztertuen eta emagalduen alderako errukia.

Tolouse-Lautrec il zanean, margolarien munduak urte luzetako lutua, illeta izan zuen.

Euskeratzaille:L. AKESOLO.

Ofizioak asko esan nai du.

Sukalde zaarrari margo-aldi bat ematea erabaki dute Rekalde senar-emazteak.

Egia esan, erabaki, emazteak erabaki du.

Etorri da pintorea ta egin ditu neurketak.

Erabaki dute, baita ere, zer nolako margoak erabilli.

Zirri-marra batzuk egin ondoren, diru-kontua: berrogei milla pezta, danera.

Ura entzundakoan, ba-zirudien Rekalde jaunak txorabiotu bear zuela, baiña, ez, tinko iraun zuen eta ixilik.

Emaztea, aldiz, sutan jarri zan eta esan zizkion pintoreari bereak eta bost: etzegoela eskubiderik...... lapurreta zala... ta... ta.

Aserretu zan pintorea ere ta ba-zijoan anka egitera... baiña une artantxe, bat-batean, alako burutapen diztirakor bat etorri zitzaion burura emakumeari: - Itxoizu... itxoizu... Nik lanean lagunduko ba`nizu, zenbatean jarriko zeniguke?.

- Zuk lagundu ezkero?... Orduan, berrogei millaren ordez, irurogei milla!!.